1101eko Gurutzada
1101eko Gurutzada | |||
---|---|---|---|
Gurutzadak | |||
Kristau armaden ibilbideak | |||
Data | 1101eko uda | ||
Lekua | Anatolia | ||
Emaitza | Turkiarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
1101eko Gurutzada hiru kanpaina ezberdinetan egindako gurutzada txikia izan zen, Lehenengo Gurutzadan izandako arrakastaren ondoren, 1100 eta 1101. urteetan antolatua. Aurreko gurutzadan parte hartu zuten eta Jerusalem hartu baino lehenago etxera itzuli ziren hainbat gurutzatuek kanpaina hauetan parte hartu zuten.
Lehenengo Gurutzadak arrakasta izan ondoren, Jerusalemgo Erresuma berriak errefortzuak behar zituen konkistatua mantentzeko. Paskoal II.a aita santuak, Gurutzada amaitu baino lehen Urbano II.aren ondorengoa, deialdi berri bat egin zuen. Deialdian, Gurutzada joateko zina egin eta joan ez zirenei eta amaitu baino lehen itzuli zirenei bere konpromisoa azpimarratu zien. Haietako askok auzoko eta hurbilekoen presioa eta isekak jasan zituzten. Adela Normandiakoa, adibidez, 1098an Antiokiako setioan gurutzada utzi zuen Eztebe II.a Bloiskoaren emaztea, hain lotsagorriturik zegoen senarraz ezen ezin zion etxean geratzeko baimena eman.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cate, James Lea. (1969). Setton, Kenneth M.; Baldwin, Marshall W. eds. A History of the Crusades: I. The First Hundred Years. Madison: The University of Wisconsin Press, 343–352 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |